Ibon Iparragirre gaixo dagoen presoari Bilbon egingo dioten epaiketaren hasierarekin bat egingo du lau eguneko mobilizazioak, eta herritarren inplikazioa lortzea izango du helburu. Elementu zentrala giltza bat izango da, gaixo dauden presoak etxeratzeko asmoz: "Askatasunerako giltzaz beteko dugu Bilbo erdialdea".
Prentsaurrekoan, Jone Artola Etxerateko bozeramaileak eta Gotzon Iparragirre Ibon Iparragirreren anaiak eman dute egitasmoaren berri. Azken egunean, ostiralean, manifestazioa egingo dute.