euskal presoak

Etxerat-ek "bizitzeko eskubidea" aldarrikatu du, presoen senideen istripuen ondotik

Sakabanaketarekin amaitzeko deia egin dute, eta Espainiako birgizarteratze plana gaitzetsi dute, eskubideei ezin baitzaizkie "baldintzak" jarri.

2012ko maiatzaren 2a
15:22
Entzun

Etxerat elkarteko kideak azken egunetan presoak bisitatzera zihoazen senide eta lagunek izandako istripuen inguruan mintzatu dira gaur Bilbon, eta presoek bezala, eurek ere "bizitzeko eskubidea" dutela aldarrikatu dute.

Agerraldian izan dira, besteak beste, Gemma Alonso Iñaki Alonso presoaren arreba eta berriki istripua izan duena, Oihana Beloki Txetxu Barrios presoa bisitatu ondoren istripua izan zuena eta Natxi Aranburu Etxerat-eko kidea.

Alonsok azaldu du buruan kolpea jaso zuela istripuan, eta ondorioz, garezurreko entzefalo-traumatismo arina duela. Istripu gehiago gerta ez dadin, sabanaketarekin amaitzeko eskatu dute, eta hitzetatik ekintzetara igarotzeko deia egin dute.

"Euskal presoak Euskal Herriko espetxeetan egotea oinarrizko eskubide bat da, eta eskubideak pertsona orok berezkoak ditu eta ezin dira xantaia egiteko erabili", adierazi dute.

Espainiaren birgizarteratze plana ere salatu dute. Haien arabera, presoak gertuen dauden kartzeletara ekartzeko baldintzak jarri dituzte, eta "eskubideei ezin zaizkie baldintzak" jarri.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.