"Guztion beharra baitugu, behingoz estatuaren biolentzia madarikatu eta hiltzaile honekin amaitzeko. Herri honi, gatazka, heriotze eta samina arnastuko ez den beste etorkizun bat eraikitzeko". Horiexek izan dira Etxerat-eko kide Estanis Etxaburuk egin dituen adierazpenak.
"Espainiaren eta Frantziaren espetxe politikek eragiten dituzten ondorio larrien aurrean" erantzun beharra dago Etxerat-en hitzetan. Dei egin diote euskal gizarteari biharko mobilizazioetan parte jar dezan, baita eragile guztiei ere.
Etxaburuk nabarmendu du euskal presoek bizi duten egoeraren larritasuna dela manifestazioak deitzeko arrazoi nagusia eta Iñaki de Juanaren egoera gogorarazi du. Gaur, 41 egun beteko ditu De Juanak gose greban.
Biharko hitzorduak
12:00etan: Gasteizen, Andra Mari Zuriaren plazatik
Iruñean, autobus geltokitik
Bilbon, Moyua plazatik
Donostian, Artzain Onaren plazatik
12:00etan: Baionan, San Andres plazatik
Deitzaileek bertan behera utzi dituzte gaur arratsaldeko manifestazioak
Amnistiaren Aldeko Mugimenduko abokatuek eta euskal presoen senideek, gaur arratsalderako Donostian, Baionan, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean deituta zeuden manifestazioak bertan behera uztea erabaki dute. Joseba Agudo abokatuak gaur goizean adierazi duenez, deialdia ezeztatu egin dute "Imazi, Zapaterori eta Patxi Lopezi gudaldi baten argazkia" oparituko ez dietelako.
Joseba Agudok euskal gizarteari eta euskal eragileei egin die deialdia "presoen aldeko aldarrian jarrai dezaten eta egoera honen aurrean behar den erantzuna bideratu dezaten". Gaur arratsaldeko manifestazioak "euskal presoen egoerak sortutzen digun kezkaregatik" deitu genituen, adierazi du. "Horregatik premiazkoa iruditzen zaigu irmotasunez eta aitzakiarik gabe jokatzea auren eskubideen defentsan".
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak debekatu egin zituen atzo Askatasunako kideek hasiera batean deitutako manifestazioak. Debeku horren aurrean, arratsaldean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduko abokatu Arantza Zulueta eta Joseba Agudok deialdi berria egin zuten 19:00etarako. Gaur goizean ordea, "Imazi, Zapaterori eta Patxi Lopezi gudaldi baten argazkia" ez oparitzeko, bertan behera utzi dituzte mobilizazioak.
Presoak
Etxerat-ek manifestazioak deitu ditu biharko
=iBizirik eta etxean behar ditugu, orain!=i lelopean Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Baionan manifestazioak egingo ditu bihar Etxerat-ek. Beharrezkotzat jo dute kalera ateratzea "euskal presoen egoera eta haien senideena benetan larria delako". Baionan 12:00etan abiatuko da manifestazioa eta gainerako hiriburuetan, berriz, 12:30ean. Gaur goizean, arratsalderako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko abokatuek, deitu zituzten mobilizazioak bertan behera uztea erabaki dute. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, Askatasunako kideek deitutako euskal presoen aldeko manifestazioak galarazteko agindu zuen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu