Etxerat-ek presoen alde esku hartzeko eskatu dio Arartekoari

Iñigo Lamarcarekin bildu da Etxerat-eko ordezkaritza bat, eta jakinarazi dio presoen egoera «larria» dela

Iñigo Lamarca arartekoa, atzo, Etxerat-eko kideak agurtzen. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
edurne begiristain
Gasteiz
2012ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Euskal presoen egoerak «okerrera» egin du azken hilabeteotan eta erakundeek «zerbait» egin beharko lukete haien eskubideak errespetatuak izan daitezen. Eskaera hori mahai gainean jarri diote Etxerat elkarteko kideek Iñigo Lamarca Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako arartekoari. Izan ere, elkartearen izenean, euskal presoen hiru senide Lamarcarekin batzartu ziren atzo,Arartekoak Gasteizen duen egoitzan. Euskal presoen eskubideen alde esku hartzeko eskatu zioten bileran. «Arartekoak, EAEko herritarren eskubideen defendatzailea den heinean, gure senideen eskubideen alde zerbait egin beharko luke», azaldu du Mattin Troitiño Etxerat-eko eledunak, bilera hasi baino lehen.

Euskal presoek espetxean duten egoeraren hiru kasuren adibideak bildu dira arartekoarekin: Joseba Martin (Txus Martin basauriarraren anaia), Tere Ruiz de Arbulo (Maite eta Josu Diaz de Heredia preso arabarren ama) eta Mattin Troitiño (Etxerat elkarteko bozeramaile eta Txomin Troitiñoren semea).Bileran, euskal presoek duten «salbuespeneko espetxe politikari» buruzko txostena eman diote arartekoari, egoeraren berri izan dezan. Txosten horrek dio, besteak beste, gaur egun hamabosteuskal presok gaixotasun oso larriak dituztela, 70etik gora presori«biziarteko zigorra» ezarri dietela Parot doktrina gisa ezaguna den197/2006 sententziaren bitartez, eta 136 presokbaldintzapeko askatasunean egon beharko luketela zigorraren bi herenak edo hiru laurdenak beteta dituztelako. Horrez gain, euskal presoek sakabanaketa eta isolamenduapairatzen dituztela salatu du elkarteak.

Euskal presoen egoera horren aurrean erakundeek badutela esku hartzerik uste du Etxerat-ek, «neurri batean beraien esku dagoelako gure senide eta lagunek bizi dituzten salbuespenezko egoera horiekin amaitzea». Joan den astean Nafarroako Parlamentuanizan ziren elkartekoak presoen egoeraren berri emateko, eta datorren ostiralean Nafarroako Herri Defendatzailearekin batzartzekoak dira.

Elkartearen iritziz, presoen eskubideak bermatzeko Lamarcak eskabide batzuk egin behar dizkie Espetxeetako Zuzendaritzari zein Espainiako Gobernuko Herri Defendatzaileari. Batez ere,elkarteko kideek ezinbestekotzat jotzen dute euskal presoei ezartzen ari zaizkien espetxe politikak giza eskubideak «zorrotz» errespetatzea.

Etxerat-en iritzian, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak askatzea galdegin beharko lioke Lamarcak Espainiako Espetxe Zuzendaritzari, baita ezarritako espetxe zigorra betea dutenak ere. Zigorraren hiru laurdenak edo bi herenak beteta dituztenek, berriz, baldintzapean kalean egon behar luketela uste du elkarteak, eta haiek ustez, eskari horiere egin beharko lioke arartekoak Espetxe Zuzendaritzari.

Arartekoaren txostena

Etxerat-eko kideak hartu aurretik, arartekoak 2011ko txostena aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean, eta bertan, besteak beste, kartzela politika aldatzeko eskatzen du Arartekoak. Ondorengo neurriak proposatu ditu dokumentuan: sakabanaketa amaitzea eta presoak euskal kartzeletara edo inguruko erkidegoetako espetxeetara hurbiltzea, baldintzapeko askatasuna onartzea, legeak babestutako onurak ematea eta gaixotasun larriak edo sendaezinak dituzten presoak libre uztea. Arartekoak txostenean dio ETAk jarduera armatua uzteko hartutako erabakiaren ondoren irekitako aro berrira egokitu behar dela kartzela politika: « Gure ustez, ETAk bere jarduera kriminala betirako eta modu argian utzi du eta legea ETAko presoen gizarteratzea ahalbidetzera bideratu behar da».

Etxerat-eko eledunak esan du elkarteak ez duela ezagutzen Arartekoaren txostenaren edukia. Hala ere, presoeneskubideen aldeko ekimen oro begi onez hartzen dutela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.