Etxerat-ek salatu du espetxe funtzionario batek Kepa del Hoyo presoa iraindu eta mehatxatu duela

2012ko urriaren 19a
11:58
Entzun

Badajozko espetxean (Espainia) dago Kepa del Hoyo presoa, eta Etxerat-ek jakinarazi du funtzionario baten hainbat irain eta mehatxu jasan dituela. Elkartearen esanetan, "funtzionario horrek aspalditik erakutsi du jarrera txarra euskal preso politikoekiko oro har, oso jarrera oldarkorra duelarik haiekin".

Del Hoyok zaintza epaile zentralari kexa bat helarazi dio, eta espetxeko zuzendaritzari ere egoeraren berri eman eta moduluz aldatzeko eskatu dio. Ezezkoa jaso du, Etxerat-en arabera.

"Gure senide eta lagunek horrelako egoerak pasatu behar izatea erabat bidegabekoa iruditzen zaigu. Gure senide eta lagunek bizi-baldintza gogorrak jasan behar izaten dituzte espetxean, baina, horrez gain, funtzionarioen aldetik jasan behar izaten dituzten irainak, probokazioak, mehatxuak eta erasoak ugariak izaten dira", salatu du elkarteak. Gainera, ohartarazi du 2012. urtean hamabi eraso gertatu direla espetxeetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.