Sakabanaketak 25 urte

Etxerat: "Ez da zilegi agintari politiko batek oinazearen gorazarre egitea"

Sakabanaketa politikaren 25. urteurrena salatzeko, elkarretaratzeak egin ditu Etxerat elkarteak eguerdian.

edurne begiristain
2014ko maiatzaren 15a
07:20
Entzun

Espainiak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean dituen ordezkaritzen aurrean egin ditu elkarretaratzeak. Gasteizko bilkuran izan dira Nagore Lopez de Luzuriaga eta Izaskun Abaiga Etxerat-eko kideak. Andre Mari Zurian elkarretaratzea egin dute lehenago, eta handik gobernu ordezkaritzaren aurrealdera joan dira giza katea eginez.

Han bertan Jorge Fernandez Diaz Barne ministroari ere erantzun diote esanez bere diskurtsoa “argazki zaharra” dela eta “atzean utzi” behar dela: “Ez da zilegi agintari politiko batek sufrimenduaren eta eskubide urraketen gorazarre egitea”. Halaber, salatu dute sakabanaketa politikak “kostu izugarriak” eragin dizkietela presoen senideei.

Indarrean jarri zenetik hamasei senide errepidean hil direla gogoratu dute, eta "oraindik gehiago" izan daitezkeela. Hori hala, “zoritxarreko urteurrena" dela adierazi dute, "sufrimenduarena" . Hori baieztatzen duten hainbat datu eman dituzte: adibidez, egun Espainia eta Frantziako 78 espetxeetan 491 euskal preso barreiatuta dauzkatela, azken urtebetean hiru preso hil direla espetxean eta egun gaixotasun larriak dituzten beste hamabik kartzelan jarraitzen dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.