Etxerateko ordezkaritza bat Iñigo Lamarca Euskal Autonomia Erkidegoko arartekoarekin bildu da gaur, Donostian, abenduan haren aitzinean egin zuen salaketa "zabalagoa" egiteko. Jon Fano Etxerateko kideak azaldu duenez, euskal presoen eta haien senideen egoera "okerrera doa". Horregatik, protesta eta salaketa ekintzak Euskal Herriko erakunde guzietara eramanen dituztela erran du, eta horrekin batera, otsailean presoen eta haien senideen eskubideak aldarrikatzeko kanpaina abiaraziko dutela adierazi du.
Abenduaren 3an bildu zen Etxerat Lamarcarekin, presoak bisitatzen zituzten senideei ezarritako miaketak eta neurriak salatu asmoz. Etxeratek azaldu duenez, Lamarcak Espainiako arartekoari eta Espainiako Espetxe Zuzendaritzari idatziz bidali zien salaketa hura, baina ez dute erantzunik jaso.
Euskal presoak
Etxerat Iñigo Lamarca arartekoarekin bildu da, bere salaketa "zabalagoa" egiteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu