Etxerat presoen senideen elkarteko 50 bat kide Bruselan dira gaurtik, eragileei presoen egoeraren berri ematen. Atzo abiatu ziren Euskal Herritik eta gaur heldu dira.
Goizean protesta ekitaldi bat egiteaz gain, Europako hainbat parlamentarirekin bildu dira.
Presoen egoera "oso larria" dela jakinarazi diete, sakabanaketako politikaren ondorioak zein diren esan diete... "Ezjakintasun handia daukate datu zehatzei buruz", adierazi du Manu Errazkin Etxerateko ordezkariak, prentsaurrekoan. "Egungo baldintzen ondorioz presorik hil ez dadin pausoak emateko eskatu diegu".
Argazkian, Etxeratekoek gaur Bruselan egindako elkarretaratzea.
Euskal presoak
Etxerat, presoen "egoera larriaren" berri ematen Bruselan
Europako parlamentariek "ezjakintasun handia daukate", adierazi du Manu Errazkin Etxerateko ordezkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu