Galdera argia jarri du mahai gainean Etxerat elkarteak: "Benetan uste duzue prest egongo litzatekeela euskal gizartea salbuespeneko politika mantentzearen eraginez, beste hildako bat onartzeko?". Urruntzeak indarrean jarraitzen duen bitartean horretarako arriskua dagoela gogora ekarri dute, eta sakabanaketa politika abian jartzea erabaki zutenak horren jakitun direla: "Dispertsio politikaren arduradunak jakitun dira, samina eta xantaia instrumentu bezala diseinatu baitzuten".
Hurrengo arriskualdirako bi egun besterik ez dira falta: "Astebururo bezala, dispertsioak fruitu berriak bermatuko ditu: kalte fisikoak, psikikoak, ekonomikoak".
Egoera horrek amaitu beharra daulaka azpimarratu du Etxerat-ek: "Ezin dugu onartu espainiar eta frantziar estatuek salbuezpeneko espetxe politika bere horretan mantentzea". Horregatik, euskal presoak Euskal Herriratzea lortzeko, konpromiso sendoak hartzeko eta urrats irmo bat emateko eskatu diete eragile politiko, sindikal eta sozialei.