"EHUko Gobernu Batzordea organo gorena denez, Batzordeak bere egin behar ditu gai honen konponbidea eta ikasle presoen eskubidearenberma", Etxeraten ustez. Azpimarratu dutenez, "une honetan ez dago aitzakiarik presoei EHUn matrikulatzeko eskubidea galarazteko".
Legeari begiratuta,zera azpimarratu dute: "nazioarteko legediak, Gasteizko Unibertsitate Legeak eta Madrilgo legediak herritarren ikasteko eskubidea onartzen dute, baita presoena ere. EHUri eskatzen zaion baldintza bakarra Madrilgo Espetxe Zuzendaritzak onartuko duen hitzarmena sinatzea da".
Horretaz gain, "gehiengo politikoa zein akademikoa" ados dagoela azpimarratu dute. "EHU, Hezkuntza Saila, Gasteizko Legebiltzarra eta bertako Hezkuntza Batzordea ere alde agertu dira. PP alderdiko sektore batek izan ezin, denek aldarrikatzen dute presoen ikasteko eskubidea".
"Balditza murriztaileak" jarri arren, Espainiako Espetxe zuzendaritzak ere, "hitzarmena sinatzearen alde" agertu dela gogorarazi dute. Eta Euskal Herriko "gehiengo sozialak" ez duela debekua ulertzen azpimarratu dute.
Beraz, Madrilen hitzarmena sinattzeko eskatu diote EHUri.
euskal presoak
Etxeratek elkarretaratzea egin du EHUn, presoen ikasteko eskubidea aldarrikatzeko
EHUren Leioako kanpuseko errektoretzaren aurrean elkarretaratzea egin du gaur Etxeratek, euskal presoen ikasteko eskubideen defentsan. Paule Sudupek salatu duenez, "une honetan ez dago aitzakiarik presoei EHUn matrikulatzeko eskubidea galerazteko". Beraz, EHUko Gobernu Batzordeari eskatu diote, "gai honen konponbidea eta ikasle presoen eskubidea bermatzea, hots, 2004-05 ikasturterako presoak matrikulatu eta lan akademikoa garantia guztiekin betetzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu