Etxeratek eskutitz bat eraman dio gaur goizean Frantziak Bilbon duen kontsulari. Bertan, Ander Geresta eta Jabi Abaunza presoen espetxe baldintzak lehengoratzeko eskatu dute. Izan ere, azken bisitaldien ondoren, goitik behera biluztu eta uzkia ere erakustera behartu dituzte. Gerestak eta Abaunzak miaketa horiei uko egin eta bakartu egin zituzten. Bakartzeari erantzunez, gose eta egarri greba hasi zuten orain dela hamaika egun.
Osasun egoera "larria"
Ander Gerestak 15 kilo galdu ditu dagoeneko eta bosgarren egunean egin bezala, espetxeko ospitalera eramatekoak dira laster. Abaunzak senideei deitu zien atzo, eta analisietan azukre maila altua duela eta baraualdiak giltzurrunari eragin diola adierazi zien. Hala ere, grebarekin jarraituko duela azaldu du.
Familikoak kezkaturik daude Abaunzak zailtasunez hartzen duelako arnasa eta «oso ahul» nabaritu zutelako. Atzo berriro analisiak egin zizkiotela jakinarazi zien presoak. Horrez gain, senideak beldur dira Abaunzak eta Gerestak 24 orduak bakarrik pasatzen dituztelako.
Geresta eta Abaunza gose eta egarri greban
Etxeratek espetxe baldintzak lehengoratzeko eskatu du Frantziako kontsuletxean
Eskutiz bat eman diote kontsulari, Moulinseko bi presoen osasun egoeraren berri emanez. Hamaika egun daramatzate greban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu