Euskal presoak

Etxeratek "Frantzia eta Espainiako espetxeetako egoera latza" salatzeko eskatu du Bruselan

Euskal presoen eskubideak Europan barrena aldarrikatzen ari diren Etxerat elkarteko kideak Europako Parlamentuan bilera esanguratsua izan dute gaur goizean. Maurizio Turco legebiltzarkide independientearekin batzartu dira, Europar Batasuneko kartzelen egoerari buruz Europarlamentuko txostena idatzi behar duenarekin, alegia, "Frantzia eta Espainiako kartzeletan ematen diren eskubide urraketak txosten horretan aipa ditzan".

2004ko urtarrilaren 8a
15:27
Entzun
Etxerat elkarteak dispertsio politikaren salaketa eta euskal presoen senideen esperientziak eraman dituzte Europako Parlamentura eta salaketa hori ekinbideetan zehaztea dute helburu. Horretarako, Maurizio Turco europarlamentario italiarrarekin batzartu dira euskal presoen senitartekoak, Europar Batasuneko espetxeen egoerari buruz egingo duen txostenean "Turcok Frantzia eta Espainiako kartzeletan ematen diren eskubide urraketak ere aipa ditzan".

Gotzone Sainz de Murieta Etxerat elkarteko kideak Euskadi irratian adierazi duenez, "Espainia eta Frantziako kartzelen egoera agertzea nahi dute txoste horretan. "Berak interes handia azaldu du, eta nahiz eta berak guk esandakoa informean sartu, gero adostu egin behar da, eta ez dakigu hori gertatuko den ala ez. Guk nahi duguna da Europako Parlamentuak salatzea Espainian eta Frantziako espetxeetan egiten dena, eta nahi badu egin dezake", nabarmendu du Etxerat elkarteko kideak.

Koldo Gorostiaga Batasuneko europarlamentarioaren bitartez izan dute Etxerateko kideek Turcorekin batzartzeko aukera hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.