Etxeratek gaurko espetxe politika bukatzeko eskatu du

2011ko urriaren 27a
13:37
Entzun

Etxerat elkarteak "ezinbestekoa" deritzo gaurko espetxe politika bertan behera uztea, "oinarrizko eskubideak urratzen dituelako eta erabilpen, errepresio eta mendeku klabeetan eraikita dagoelako". "Euskal Herriko gehiengo sozial eta politikoak" aldarrikapen horrekin bat egiten duela adierazi du Etxeratek gaur, Gasteizen emandako prentsaurrekoan.

"Sakabanaketa amaitzeko ordua da, onartezina baita astebururo milaka eta milaka euskal herritarrek bizitza jokatzea. 2011n dagoeneko hamahiru istripu pairatu ditugu euskal presoen senide eta lagunak —azkena iragan urriaren
15ean—, eta orotara 400 dira sakabanaketa era masiboan aplikatu zutenetik pairatu ditugun istripuak".

197/2006 doktrina bukatzeko eta preso gaixoak askatzeko ere galdegin du Etxeratek.

"Guztion artean konponbide demokratiko bat eraiki behar dugu", azaldu du, eta ETAk borroka armatua bukatu izanak "egiazko konponbideari hainbat ate ireki" dizkiola uste du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.