Etxeratek kezka eta atsekabez hartu du erasoa

2012ko ekainaren 29a
19:49
Entzun

Etxeratek "kezka eta atsekabe handiz" hartu du Liguerzana Foncalenteko espetxean pairatutako erasoa. "Egoera honek bukatu behar du, onartezina da ehunka familiek sufritu behar dugun egoera. Horrelako albiste txar bat jasotzen dugun bakoitzean, mina, ezinegona, beldurra, antsietatea eta sufrimendua gailentzen dira gure artean. Beste hiritar guztiek dituzten eskubide berdinak ditugu, beraz ez da inolaz ere onargarria espetxe politika krudel eta ez gizatiar honen ondorioak pairatzen jarraitzea. Izan ere, espetxe politikak gu eta gure eta senide eta lagun presoen eskubideak urratzen ditu", azaldu du ohar batean. Berriro halakorik gerta ez dadin irtenbideak eskatzen ditu Etxeratek: "Soluzioak behar ditugu. Asko dira nazioartean espetxe politika honen aldaketa eskatu duten errekonozimendu handiko erakundeak eta Euskal Herrian adostasun zabala eta transbersala dago espetxe politikaren amaiera eskatzerako orduan. Beraz, soluzioen gara da, giza eskubide guztiak errespetatzeko garaia da, baita gureak eta gure senide eta lagunenak ere".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.