euskal presoak

Etxeratek manifestazio isila antolatu du larunbat honetarako, Donostian

17:30ean hasiko da larunbateko ekimena, Antiguatik.

2009ko irailaren 9a
20:42
Entzun
Etxerat euskal presoen senideen elkarteak gaur jakinarazi du larunbat honetarako presoen eskubideen aldeko eta sakabanaketaren aurkako manifestazio isila antolatu duela. Donostian izango da. 17:30ean abiatuko da, Antiguako tuneletik. Bulebarrean bukatuko da.

Espainiako eta Frantziako estatuen "kartzela politika ankerra" dela deritzo Etxeratek, "hil egiten duena", eta presoek "bizi baldintza gogorrak" dituztela. "Helburua presoak pertsona eta subjektu politiko gisa suntsitzea da". Halaber, haien senideen eta lagunen aurkako presioa salatu du elkarteak.

Ertzaintza ere kritikatu du. "Hark erabili duen bortizkeriak helburu politiko argia du: elkartasuna kolpatu, espetxe politikaren salaketa kaleetatik kentzeko. Baina, gurekin jai dute".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.