Etxerik ez zeukan 31 urteko gizon bat zendu da Bilbon
BILBO. Etxerik ez zuen lagun bat hil zen abuztu amaieran Bilbon, BesteBi elkarteak jakinarazi duenez. Gizonezkoa zen, eta 31 urte zeuzkan. Elkarteak jakinarazi du «erabat bakarrik» zendu zela, kalean, Basurtu auzoan. Elkarretaratzea egin zuten atzo ehun bat lagunek Bilbon; etxerik ez dutenak «ikusezinak» direla ohartarazi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu