Gizartea

Etxerik gabeko 30 urteko gizon bat hil da Barakaldon

BesteBi elkarteak nabarmendu du azken hilabetean Bizkaian hildako hirugarren etxegabea dela.

Maite Asensio Lozano.
2013ko urriaren 3a
13:43
Entzun

Joan den astean, etxerik gabeko 30 urteko gizon bat hil zen Barakaldon, kalean. Azken hilabetean Bizkaian hildako hirugarrena da, 2013ko bosgarrena. BesteBi elkarteak bilkura egin du gaur Bilboko Bizikidetza plazan, etxegabeen “egoera zailaz” ohartarazteko.

Gogora ekarri dute askotan gaixotasun fisiko zein mentalak dituztela, baita harreman pertsonal urriak ere, eta horrek bizi-itxaropena murrizten diela, “20 edo 30 urte”. Ildo horretan, nabarmendu dute azken asteotan hildakoak “oso gazteak” zirela, eta neurriak eskatu dituzte, bai gizarte bazterketari aurrea hartzeko, bai etxegabeak gizarteratzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.