Etxetresna elektrikoak erosi ahal izateko diru laguntzak emango ditu EEEk
Energia aurrezteko xedearekin, etxetresna elektrikoak erosi ahal izateko diru laguntzak emango ditu EEE Energiaren Euskal Erakundeak. Etxetresna berriek AAA motakoak izan behar dute, eta 145 euroko diru laguntza jaso ahalko da, gehienez. EEEren laguntzaren xedea da etxetresna elektriko zaharrak «energetikoki eraginkorragoak» diren tresnengatik aldatzea. Laguntzari esker guztira 30.000 etxetresna aldatuko dituztela kalkulatu du Eusko Jaurlaritzak, eta hiru milioi euroko aurrekontua izango du. Garbigailuak, hozkailuak, labeak, eta abar aldatzeko aukera ematen du planak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu