Ostegun honetan goizeko bederatzietan Elorrion (Bizkaia) Abiadura Handiko Trena (AHT) gauzatzeko akten desjabetzea egitekoak ziren, baina Espainiako Sustapen Ministerioak Elorrioko Udalari esan dio ezingo dutela egin sinatze ekitaldia, "arazo teknikoak" direla medio.
AHT Gelditu! Elkarlanak etzirako, protesta gisa, elkarretaratzea zeukan deituta. Atzeratzea erabaki du.
Lehengo astean Legorretan eta Itsasondon (Gipuzkoa) ziren AHTren desjabetze aktak egitekoak, baina ez zituzten egin. Espainiako Sustapen Ministerioko ordezkariak ez ziren sinatze ekitaldira joan, AHTren egitasmoaren aurkako jendearen protestengatik.
Azpiegiturak
Etzi ez dute Elorrion AHTko akten desjabetzea egingo, "arazo teknikoak" direla-eta
Lehengo astean Legorretan eta Itsasondon ere ez zuten sinatze ekitaldirik egin, trenaren egitasmoaren kontrako jendearen protestengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu