UDAL POLITIKA

Eudelen berritzeak udalen autonomia eta elkarlana indartuko ditu EH Bilduren ustez

Koalizioaren esanetan, akordioak "joko zelai berriak" zabaltzeko aukera emango du. Udalek Euskal Herriaren eraikuntzan protagonista izan behar dutela nabarmendu du.

Maioz eta Etxezarreta. EH BILDU
Gorka Berasategi Otamendi.
2016ko apirilaren 14a
13:49
Entzun

Eudelen estatutuen moldaketak "fase berri bat" ekarriko du elkartearentzat, EH Bilduren iritziz. "Udalen autonomian eta elkarlanean oinarritutako" aldia abiatzeko "lehen urratsa" izango dela adierazi du gaur goizean Donostian egin duen agerraldian. Eudelek bihar bozkatuko ditu estatutu berriak, ohiko batzar orokorrean.

Araudia berritzeari buruz EAJk eta EH Bilduk lortu duten akordioak erakundea modernizatzea du helburu, Garazi Lopez de Etxezarreta Errenteriako zinegotziak eta Eneko Maioz Orexako alkateak azaldu dutenez. Estatutu berriekin udalen erronkei hobe aurre egingo zaiela adierazi dute, eta udalak "herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak" izanik, "eskaintzen dituzten zerbitzuak" eta "herritarren bizi kalitatea" hobetuko direla ziurtatu dute.

Hobekuntza horien artean azpimarratu dituzte udal txikien "ordezkaritza eta pisua" areagotzea, "euskararen barne eta kanpo erabileran" emango diren urratsak, "Eudel osaketan parekidetasuna bermatzeko bideak" eta "erabakitze organoak zabaldu eta akordioak bilatzeko" neurriak hartu izana.

Nazio eraikuntzan "lehen mailako eragile"

Eudelen araudi aldaketak "joko zelai berriak" zabaldu ditzake Euskal Herrian, EH Bilduko ordezkarien arabera. Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko udalekin elkarlanean aritzeko sor daitezkeen aukerak azpimarratu ditu koalizioak. Hala, "Euskal Herriaren eraikuntza eta etorkizun justu eta askearen norabidean" udalek "lehen mailako eragileak" izan behar dutela defendatu du koalizioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.