Irastorza soldaduzka egiten ari zela atxilotu zuten. Harrezkero, Espainiako Carabanchel, Soria, Puerto de Santa Maria, Herrera de la Mancha, Alcala, Jaen eta Almeriako espetxeetan egon da.
Gara.net-i eginiko adierazpenetan "pozik" dagoela adierazi du. Hala ere, sentipen gazi-gozoa duela azpimarratu du, "barruan utzi dituen kideengatik". Gainera, kartzelako funtzionarioak barruan gelditu diren lagunak agurtzen utzi ez diotela salatu du.
Euskal presoak
Eugenio Irastorza ordiziarra kalean da, 23 urte eta erdi kartzelan egon eta gero
Eugenio Irastorza preso ordiziarra goizeko zortzi eta erdietan aske utzi dute Almeriako (Espainia) espetxearen atarian, 23 urte eta erdi preso egon ostean. Irastorza etxerako bidean da jada. Ondo bidean arratsaldean helduko da Euskal Herrira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu