Euren zerbitzua gutxitzea salatu dute bizkartzainek
BILBO. Aktiboan Dauden Bizkartzainen Elkarteak ohar bat kaleratu zuen atzo, Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuari konponbideak eskatzeko. Ez daude euren zerbitzua gutxitzeko erabakiarekin konforme, eta langabeziara joan daitezkeen 500 lagunei konponbidea emateko eskatu dute. Joan zen larunbatean ere prentsaurrekoa eman zuten, egoeraz kezkatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu