Ekaitza

Euri jasak Nafarroako Erriberan sortutako arazoak bere onera doaz

Pixkanaka, egoera bere onera doa Nafarroako Erriberan eta Tafalla inguruan. Bart gaueko eta goizaldeko euri jasa handiek arazo handiak sortu dituzte hainbat herritan, eta, batik bat, errepideetan. Besteak beste, Azagran, Tuteran, Andosillan, Caparroson eta Castejonen hainbat loja eta aurreneko pisutan ura sartu da. NA-134, NA-122, NA-6100, eta NA-124 errepideetako puntu batzuk moztuta egon dira une batzuetan. Egoerak hobera egin arren, inguru hartan guztian arretaz gidatzeko aholkua eman du Nafarroako Gobernuak.

2003ko irailaren 4a
18:03
Entzun
Egun guztian zehar, Lizarrako, Tafallako eta Tuterako suhiltzaileek hara eta hona ibili behar izan dute euri jasak batean eta bestean sortutako arazoak konpontzen. Halaber, Tuterako foruzainen laguntza ez ezik, Iruñekoena ere behar izan dute. Zehazki, Melidan, Caparroson, Villafrancan, Azagran, Tuteran eta Azkoienen esku hartu behar izan dute suhiltzaileek. Foruzainek, berriz, Carcarren, San Adrianen, Azagran eta Milagron.

Pixkanaka, ekaitza baretuz joan da, eta Nafarroako Gobernuko iturriek adierazi dutenez, egoera bere onera etortzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.