Ekaitzak

Euri jasen ondorioz 300 bat lagun erreskatatu behar izan dituzte Espainiako Pirinioan

Benasquen eta Bielsan (Huesca, Aragoi) kanpatuta zegoen jendea babeslekuetara eraman behar izan dute.

2007ko abuztuaren 6a
11:19
Entzun
Euri jasa handiak bota ditu bart Huescako Pirinioan (Aragoi, Espainia), eta, ondorioz, kanpatuta edo beren ibilgailuetan lo zeuden 300 bat lagun erreskatatu beahar izan dituzte Guardia Zibileko salbamendu taldeek.

Benasquen, Llanos de Sanartan kanpatuta zeuden 182 lagun erreskatatu dituzte, gauerdian, ekaitz handia botatzen ari zela-eta. Kanpistek eurek deitu dute larrialdi zerbitzuetara. Benasqueko kiroldegian aterbetu dituzte, eta hiru lagun osasun zentroan artatu behar izan dituzte: bi nerbio krisien ondorioz eta hirugarrena hipotermiak jota. Guardia Zibilaz gain, Benasqueko udaltzainek, suhiltzaileek eta 112ko anbulantzi batek parte hartu dute.

Bielsan, berriz, Las Nieves kanpalekutik 120 haur eta begirale erreskatatu dituzte eta kiroldegira eraman. Era berean, Bielsan bertan, Cinca ibaia hazi eta ibilgailu bat eraman du urak. Lau lagun zeuden barruan eta onik atera ditu Guardia Zibilak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.