Euriak bigarren mailako errepideetan eragin ditu traba eta arazo gehien
Iragarpenak bete egin ziren atzo ere, eta gogotik egin zuen euria. Egoera korapilatsuenak Nafarroa iparraldean izan ziren, 18:00ak arte alerta gorrian egon ziren. Lurraldean bost errepide egon ziren itxita, guztiak bigarren mailakoak, eta beste bat aldi batean itxi zuten. Gainera, euriaren ondorioz, hainbat istripu gertatu ziren. Adibidez, Lodosan, 29 urteko gidari bat zauritu zen; autoarekin bidetik irten zen. Gainerako herrialdeetan ere euri zaparrada handiak bota zituen, eta Kuartangon (Araba) zazpi lagun zauritu ziren istripuz. Gaur eguraldiak hobera egingo duela espero da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu