Euriborra, %4,5eko muga gainditu, eta azken sei urteetako mailarik altuenera iritsi da

20 urterako hipotekak %9,91 garestitu dira; 25 urterakoak, %11,98, eta 30 urterakoak, %13,88

Estitxu Elduaien.
2007ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Euriborraren gorakadak ez du etenik. Hogeita batgarren aldiz jarraian, ekainean ere gora egin du hipoteka gehienek erreferentziatzat hartzen duten indizeak, eta %4,5eko muga gainditu du. Azken sei urteetan izan duen mailarik altuenera iritsi da. Zehazki, %4,506an itxi zuen atzo hilabetea indizeak. Historian izan duenmaximotik 0,7 puntura geratu da, gainera.2000ko abuztuan lortu zuen maximo hori, %5,248ra iritsita.

Hipoteka mailegua dutenek jasango dute, beste behin, igoera honen ondorio latzena, mailegua hilabete honetan berritzea tokatzen zaienei urtero ordaindu beharreko kuota nabarmen igoko baitzaie. Igoera amortizazio epearen araberakoa da. Adibidez, hipoteka 10 urterako duenari %5,28 garestituko zaio hileroko kuota, 30 urterako hipoteka duenari %13,88, eta 50 urterakoa duenari, %19,89. Batez beste 160.000 euroko maileguak eman dira Hegoaldean ekainean. Batez besteko hori kontuan hartuta, 10 urterako hipoteka dutenek 85 euro gehiago ordaindu beharko dituzte hileko, 20 urterakoa dutenek 95euro gehiago, 30 urterakoa dutenek 105 euro gehiago, eta 50 urterakoa dutenek 120 euro gehiago.

Euriborrak gorako bidean jarraituko dutela uste dute adituek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.