Hogei urteko amortizazio epea eta batazbesteko 120.000 euroko hipoteka baten jabeak hilero 76,9 euro gehiago ordaindu beharko ditu. Azken batean, urte amaierarako hilabete oso bat gehiago ordaindu beharko du. Urte osoa kontutan hartuz gero igoera 922,8 eurokoa izango da; maileguaren kuota oso bat baino gehiago.
Adituen arabera Euriborrak igotzen jarraituko du 2006 urte amaierara arte.
Ekonomia
Euriborrak gora egin du, bederatzigarren hilabetez jarraian
Interes tasa aldakorreko hipoteka maileguak kalkulatzeko erreferentzia nagusia da Euribor indizea. Azken bederatzi hilabeteetan goranzko joera hartu du eta horrela jarraituko duela dirudi. Euriborra %3,401era igo da ekainean; 2002ko abuztuaz geroztik mailarik altuenera. Hileroko ordainketa, beraz, 77 euro garestituko zaie orain hipoteka berritu behar dutenei. Urte amaierarako kuota oso bat gehiago ordaindu beharko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu