araba

Euripeko San Prudentzio eguna

2012ko apirilaren 28a
18:33
Entzun

Euripean ari dira ospatzen San Prudentzia eguna Araban. Goizean Gasteizen Probintzia plazan Araba zortzikoa eskaini du txistulari eta tronpeta jotzaile bandak. Festako gune nagusia, dena dela, Armentiako zelaietan egon da arratsaldera arte. Meza eta prozesioa egin dituzte lehenik, eta aurreskuarekin eman diote amaiera erlijio ekitaldiei. Dantza eta Urrezko Aizkora izan dira ondoren —herri kiroletako beste ikuskizunak ez dituzte egin, euriagatik—.

Gasteizko erdigunera itzuliko da jaia arratsaldean. Besteak beste, Dona Otxanda dorretxetik umeen danborrada hasiko da.

David de Jorge sukaldaria marka berri bat hausten saiatuko da: munduko pastel errusiar handiena egin nahi du. Arabako Gozogile eta Pastelgile Elkartearen laguntza izango du balentria hori egiteko. 18:00etan ikusi ahalko da ea marka ezartzea lortzen duen

Ospakizunak ez dira asteburuan bukatuko. Asteartean, Estibalizko Andre Mariaren festak ospatuko dituzte arabarrek.

San Prudentzio jaiei ekiteko lehendabiziko deia egin zuten atzo Gasteizen, Plaza Berrian, 20:00etan. Udal Folklore Akademiak udaletxeko balkoitik egindako erretretarekin jaietan ondo pasatzera gonbidatu zituen gasteiztarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.