Eguerdira arte alerta laranja dago Lapurdin, Zuberoan, Nafarroa Beherean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Ekaitzak eta euriteak dira arriskuaren iturri, eta Lapurdin arazoak sortu dira dagoeneko. Euskalmetek jakinarazi du egoera lasaitu egingo dela eguerditik aurrera.
Asko bota du goizaldean, eta eguna argitzarekin batera ikusi dira ondorioak. Hainbat behe solairuk gainezka egin dute, eta etengabekoa izan da suhiltzaileen joan-etorria; haiek ere gainezka eginda. Lapurdin, 232 interbentzio egin behar izan dituzte goizaldean suhiltzaileek.
Sortutako putzuen ondorioz, 6:00ak aldera itxi egin behar izan dituzte errepide batzuk, blokatuta zeudelako. Ezinbestekoa ez bada autoa ez hartzeko agindu dute larriandi zerbitzuek.
Ezpeleta pic.twitter.com/5dsK1KavxO
— oihana daguerre (@oihanadaguerre) 2018(e)ko uztailaren 16(a)
Atzo ere bota zuen, eta Araban ekin zion gogorren. Gasteizen, esate baterako, euriak hartu zituen haibat kale. Hogei minutu inguru nahikoa izan ziren anabasa sortzeko. Gogotik bota zuen, baita txingorra ere. Behe-barruetan, garajeetan eta hainbat lokaletan sartu zen ura, eta kalteak eragin zituen.
@Armeteo@Arabamet@Euskalmetpic.twitter.com/IaDlWHsux9
— EdoZeinIzen? (@Lautadatik) 2018(e)ko uztailaren 15(a)
Gainera, Ilarduia herrian (Araba) 67 urteko gizonezko bat hil zen, txakurrarekin zebileta, ustez, txikista batek jota. Ertzaintzak topatu zuen bere gorpua, eta soinean zeraman mugikorra erabat kiskalita zegoen.