EGURALDIA

Euriteak urez bete ditu Bizkaiko hainbat kale eta lokal

Orduko ehun kilometro baino gehiagoko haize ufadak neurtu dituzte Donostian.

Ur putzu bat Berangon. Halako ugari sortu dira Bizkaiko hainbat herritan. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2016ko irailaren 13a
15:44
Entzun

Beroaren ostean etorri da ekaitza, mendebaldetik; minutu gutxiren tartean, eurite handiak izan dira Bizkaiko kostaldean bereziki, eta uholdeak sortu dira hainbat gunetan; tartean, Portugaleten, Zornotzan eta Gernikan. Garaje eta lokal ugaritan sartu da ura.

Aparteko arazorik ez da sortu errepideetan; Zeanurin (Bizkaia), ordea, zuhaitz batzuk erori dira. Getxon, putzu handiak sortu dira metro sarreretan, eta Portugaleten, edukiontzi ugari eraman ditu urak. 15:00 inguruan hasi da ekaitza, eta, Zornotzan eta Gernikan, hamar minutuan hamalau litro ur bota ditu metro koadroko.

Gipuzkoako kostaldera ere heldu da enbata. Haizeak gogor jo du Donostian, eta Santa Clara irlan orduko 107 kilometroko ufadak neurtu dituzte. Hainbat kalte eragin ditu haizeteak:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.