N-1 errepidean, Tolosa parean, kamioi batek artaziarena egin du eta gurutzatuta gelditu da. Ondorioz, itxita egon dira ezkerreko lerroak, bai Donostiarako bidean, baita Gasteizerakoan ere. Dagoeneko, bidea irekita dago berriz, baina oraindik autoilara luzeak daude Tolosa inguruan.
Irunen, itxita egon da A-8 autobidea, Donostiarako bidean. Lurjausia izan da autobideko 3. kilometroan, eta bi kilometroko autoilarak eratu dira.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaritzak eta Nafarroako Foruzaingoak arreta berezia eta abiadura moteltzea eskatu dute, euriteengatik.