Nafarroako Sagaseta herria bakartuta geratu da, eurite handien ondorioz sakan bat erori eta gero. Nafarroako Gobernuak jakinarazi du bakartuta geratu dela herria, errepidera erori baita lurra.
Uholdeak ere izan dituzte. Gobernuko iturrien arabera, 40 zentimetrora iritsi da uraren maila herriko karriketan, eta arazoak izan dituzte. Foruzaingoaren eta suhiltzaileen ibilgailu batzuek lortu dute herrira iristea, eta lanean ari dira uraren irteera errazte aldera.
Edonola ere, ez da beharrezkoa izan etxebizitza bat bera ere hustea. Gobernuak azaldu du ez dela "aparteko neurririk" behar egoera konpondu, eta normaltasunera itzultzeko.