Atxiloketa

Euroaginduaz erabaki bitartean espetxeratu egin dute Eneko Galarraga

Paueko Auzitegira atxilotuari babesa agertzera joan diren bi senide atxilotu egin ditu Frantziako Poliziak.

2008ko urtarrilaren 25a
16:51
Entzun
Frantziako Poliziak atzo Urruñan (Lapurdi) atxilotu zuen Eneko Galarraga espetxeratzeko agindu du Paueko Auzitegiko prokuradoreak. Espainiaren euroagindu bat dago Galarragarenaurka, eta horren harira atxilotu dute. Euroaginduaz erabaki bitartean Villabonako (Gipuzkoa) gaztea kartzelan edukitzea erabaki du prokuradoreak. Datorren asteartean aztertuko dute Paueko Auzitegian euroagindu eskaera, baina litekeena da erabakia atzeratzea defentsak prestatzeko astia izan dezan.

Galarraga atzo atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Urruñan, ETArekin zerikusia izatea egotzita. Atxilotu zutenean ez zeraman ez armarik ez agiri faltsurik.

Bi senide atxilotu

Askatasunak jakinarazi duenez, Galarragaren bi senide atxilotu dituzte gaur Pauen, atxilotuari elkartasuna adierazteko ahaleginean ari zirela. Izan ere, Galarragaren hainbat senide eta lagun joan dira gaur Paueko auzitegira, eta hura zeraman autoa iristean hurbiltzen saiatu dira. Askatasunaren arabera, poliziek "bortizkeria handiz" sakabanatu dituzte, eta bi senide jo egin dituzte eta atxilotuta eraman. Paueko polizia etxean dauzkate, eta bihar arte preso edukitzea litekeena dela agertu diete beste senide eta lagunei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.