Euroak 1,3719 dolarreko balioa lortu du, inoizko handiena

Erredakzioa
2007ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Euroak beste marka historiko bat erdietsi zuen atzo, 1,3719 dolarretako baliora iritsita. Ordura arte, apirilaren 27an lortua zuen baliorik handiena Euroguneko txanponak: 1,3684 dolarrekoa, hain zuzen ere.

Adituen arabera, AEBetako higiezinen sektorearekiko dauden beldurrek eragin zuten euroa maila horretara iristea. Standard & Poor arriskuak neurtzen dituen agentziak hipoteketan oinarritutako bono batzuen prezioa merkatuko zuela iragarri baitzuen atzo bertan.

Bestalde, Erreserba Federalak interes tasak %5,25 ean utzi ditu iazko ekainetik. Europako Banku Zentralak, aldiz, 2005eko abendutik bost bider garestitu du diruaren prezioa, guztira %4 inguru.

Gainera, badirudi Euroguneko interes tasek gorantz jarraitzen duten bitartean, dolarrak lehengo mailan segituko duela. «AEBak dira interes tipoak igotzea aurreikusten ez duen munduko ekonomia handi bakarra», esan zuen analista batek. Horrek ere eragin handia izan du gehiengo historikoan. Izan ere, interes altuek kapitala erakartzen dute gune horretara, errendimendu hobea lortzeko eta norberaren dibisa erosteko aukera gehiago ematen duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.