Europako Batzordeak jakinarazi du 11,6 milioi euro emango dituela Bizkaian AHT abiadura handiko trenaren hiru zati egiteko. Hain zuzen, Durango-Zornotza zatiko lanek 4,2 milioi euro jasoko dituzte, Zornotzakoak 3,3 milioi eta Zornotza-Lemoa-Galdakaok 4,1 milioi. Hiru zatiak Adif Espainiako enpresak eraikiko ditu —Espainiako Sustapen Ministerioaren menpe dago enpresa—.
Europako garraio sarearen programa batetik bideratuko dute laguntza Bizkaira. 198,6 milioi euroko aurrekontua du programa horrek.
EAEn 166 bat kilometroko luzera du AHTaren planak. 2006ko udazkenean hasi zituzten lanak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta martxan daude obren %68 —114,12 kilometro—. Bukatuta, 13,68 kilometro baino ez daude.