Azpiegiturak

Europak 523 milioi euro emango ditu 'Euskal Y'-a egiteko

459 milioi euro Bergara-Donostia-Baiona AHTaren zatiarentzat izango dira. Beste hiru proiektuak Bilboko portua, Elorrio-Atxondo eta Atxondo-Abadiño zatia, eta Bilbo eta Gasteiz arteko instalazio eta zerbitzu lanentzat izango dira.

AHTaren Bergarako zatiaren irudi bat. ANDONI CANELLADA, ARGAZKI PRESS
2015eko uztailaren 10a
14:26
Entzun

Europako Batzordeak ekainean egindako proposamenak oniritzia jaso du: Europak 523 milioi euro emango dizkie Euskal Y-aren lau proiekturi. Horietatik gehienak Bergara, Donostia eta Baiona lotzen dituen AHTaren zatiak jasoko ditu (459 milioi). Beste hiru proiektuak Bilboko portua (25,1 milioi), Elorrio-Atxondo eta Atxondo-Abadiño zatia (18 milioi), eta Bilbo eta Gasteiz arteko instalazio eta zerbitzu lanentzat (21,1milioi) izango dira.

459 milioi jasoko dituen zatirako —Bergara, Donostia eta Baiona lotuko dituena— 579 milioi euroko eskaria egin zuen Espainiako Sustapen Ministerioak. Zati horren kostua 1.147 milioi eurokoa da guztira; beraz, Europak emandako languntzak kostuen %40 hartuko luke bere gain.

Europako Batzordeak guztira 13.100 milioi euro banatu ditu Europako 276 proiekturen artean. Horietatik 830 eman dizkie Atlantikoko trenbide korridoreei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.