Europak bakea lortzen lagundu egin behar duela esan du Izaskun Bilbaok

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 13a
00:00
Entzun
«Baldintzak ematen direnean, Europak bakea eta adiskidetzea lortzen lagundu egin behar du», Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuaren ustez. Datozen hilabateetan gerta daitekeenari begira, «ekimenak irekiak daude», Bilbaoren arabera. Radio Euskadin egin zioten atzo elkarrizketa. Europako Parlamentutik Euskal Herriko gatazkari begiratzen zaiola uste du Bilbaok. Eta Irlandako bake prozesurako Europako erakundeetatik bideratu zen diru laguntzaren modukoa Euskal Herrira bidera daitekeela uste du, «ETAk behin betiko armak uzten baditu». Eta horretan saiatuko dela esan du Bilbaok. Bestalde, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia politikara itzuliko denik ez du uste Bilbaok, eta EAJk ez duela aukera hori aztertzen esan du, gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.