Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiarenarabera, «nazioen ezagutzaren» gainean eraiki behar da etorkizuneko Europa. «Estatuek ez diete betorik jarri behar eskualdeek egiten dituzten ekarpenei. Arazo hau konpontzen ez bada, ez da arraroa izan behar estatu bat izatea pentsatzen ez zutenek estatu bat nahi izatea», adierazi du Bruselan eginiko agerraldi batean.
Ekonomiari buruz ALDE Europako Parlamentuko Demokrata eta Liberalen taldeak antolatutako mintegi batean parte hartu zuen Ibarretxek atzo. Europako nazioek beren proiektu ekonomiko propioa landu eta gainontzeko herrialdeekin partekatu eta elkarlanean garatzeko duten eskubidea aldarrikatu zuen. Hala, Eusko Jaurlaritzako lehendakari izandakoak adierazi duenez, Euskal Herriarentzat beharrezkoa da Espainiaren eta Frantziaren egoera ekonomikoa ona izatea. «Euskal Herria ezin da eraiki Espainiaren eta Frantziaren aurka eginez».
Europak nazioen «ezagutzaren» beharra duela adierazi du Ibarretxek
Herrialde bakoitzak bere proiektu propioak landu eta inguruko herriekin partekatu behar dituela esan du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu