ELKArrizketa aurrerapena. Izaskun Bilbao (Europaren Alde koalizioa, EAJ-ko kidea)

"Europak proiektu argi bat behar du"

2009ko maiatzaren 30a
17:26
Entzun
Izaskun Bilbao jeltzalea da Europako Parlamenturako hauteskundeetan Europaren Alde koalizioko (CiU-EAJ) bigarren zerrendaburua eta, haren ustez, "Europan hainbat gauza egiten ari dira, baina proiektu argi bat izan behar du". BERRIAk harekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar.

Hona hemen Bilbaoren beste esan batzuk:

-"PP eta PSOE Europako hauteskunde hauek [Espainiako] estatu mailako primariak izango balira moduan planteatzen ari dira. Nork irabaziko ote duen, baina Moncloarako hurrengo hauteskundeei begira. Guk agertu nahi dugu ez dela hori orain jokoan dagoena, eta gizarteratu nahi dugu zein garrantzitsua den Europan egotea".

-"EAJ sortu zenetik dago Europan, Europako proiektua garrantzitsua dela sentitzen dugulako. Hasieratik egin genuen apustua izan zen bakearen, giza eskubideen eta baloreen Europaren aldekoa".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.