Europako 27 sindikatuk bat egin dute Gernikako akordioarekin

Espainiako Gobernuari «bere jarrera itxia» alde batera uzteko eskatu diote adierazpena babestu dutenek

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 3a
00:00
Entzun
Munduko Federazio Sindikaleko kide diren Europako 27 sindikatuk -tartean LAB- Gernikako akordioarekin bat egiteko ebazpena onartu dute. Politikako, gizarteko eta sindikatuetako hainbat eragilek aurkeztu zuten aurreko astean Bake bidean, aterabide demokratikoen akordioaagiria. «Jendarteak eskatzen dituen adostasunak aurkitzeko gaitasuna erakutsi dute. Horrek eztabaidatu ezineko garrantzia du botere politikotik hartzen diren erabakiek konpromezu falta nabarmena erakusten dutenean», adierazi dute sindikatuek.

Akordioaren sinatzaileei konpromezu berriak hartuz Euskal Herriko langileek «nahi eta behar duten jokaleku demokratikoa eraikitzeko» jarrera aktiboa izateko eskatu diete sindikatuek. Era berean, behar-beharrezkotzat jo dute Espainiako Gobernuak «bere jarrera itxia» alde batera uztea.

Gernikako akordioak bakerako bidearen abiapuntuak zein izan behar duen azaltzen du. Sinatzaileek «indarkeriarik izango ez den eta normalizazio politikoa progresiboki garatuko den egoera» sortzeko erabakiak hartzeko eskatzen diete ETAri eta Espainiako Gobernuari. ETAri «nazioarteko komunitateak egiaztatzeko moduko su-eten iraunkorra eta aldebakarrekoa aldarrikatzea, jarduera armatua behin betiko uzteko borondatearen erakusle». Eta Espainiari, Alderdi Politikoen Legea bertan behera uzteko eta «amnistiara bidean» urratsak egiteko eta «jazarpena eteteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.