Europako abokatu talde batek eskatu du uzteko epaituei lanean segitzen

2011ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Kezka azaldu du Europako abokatuen elkarte batek Bateragune auzia dela eta. Demokraziaren eta Giza Eskubideen Aldeko Legelarien Elkarteak ohar bat egin du, eta adierazi du auzipetuek aukera beharko luketela hasitako lanean jarraitzeko: «Ez dira kriminalizatu behar. Modua behar dute konponbide baketsu eta demokratikoaren aldeko ahaleginean segitzeko». Egoera politiko berria aintzat hartzeko eskatu dute, eta salatu dute terrorismo kontzeptua baliatuz ekimen politikoak jartzen dituztela auzitan Espainian, «salbuespen legeen» bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.