Arrazoi zuten, beraz, aditu gehienek. Baina, egunez egun gehiago ziren EBZk diru politika dezente zorroztu eta puntu erdiaren aldeko hautua egingo zuela ziotenak ere. Badaezpada ere inor ez zen ausartzen ezer ziurtatzen, eta zerbait esan nahikodu horrek ere.
Espainiako Bankuak Madrilen duen egoitza nagusian bildu ziren Europako Banku Zentraleko Gobernu Kontseilua osatzen duten 18 kideak. Ez ohiko gertaera izaki,Espainiako hiriburuan ikusmin itzela sortu zuen batzarrak. Bai eta haren ostean Jean Claude Trichet EBZren presidenteak prentsaren aurrean egin behar zuen agerraldiak ere. Sekula ez du interes tasak aldatzeko bilerarik egin Alemanian duen egoitzatik at.
HISTORIAKO MAILARIK APALENEAN. «Interes tasak puntu laurden igotzearen alde egin dugu, epe ertainera prezioek jasan ditzaketen desoreka arriskuak txikitzeko». Hala hasi zuen jarduna Tritchetek. Dena den, oraindik euroguneko interes tasak historiako mailarik apalenean daudela ohartarazi zuen, eta likidezia maila, aldiz, «sobera handia» dela. Ondorioz, «jarraipen zorrotza egingo diegu prezioen egonkortasunean eragin dezaketen faktore guztiei».
EBZren diru politika erabat eramangarria dela deritzo haren presidenteak. «Aztertu egin beharko dugu aurrerantzean ere hala segi edota apur bat estutzen hasi». Ez zuen datozen hilabeteetan hartu ditzaketen neurrien inguruan ezer aireratzerik nahi izan. Solik «beharrezkoa iruditzen zaien guzti-guztia» egingo dutela jakinarazi zuen.
Ez ei dute interes tasak igotzen jarraitzeko inolako konpromisorik hartua. «Azkarxeago edo motelxeago joan gaitezke. Aske gara erabakitzeko. Orain artean ere ez genuen pentsatuta hiru hilean behin interes tasak igotzerik. Baina, horixe iruditu zaigu aurreikusi ditugun arriskuei aurre egiteko interbiderik egokiena».
ADI ENERGIA PREZIOEI. Hori bai, etorkizunean hartzen dituzten erabaki oro inflazioaren bilakaeraren araberakoak izango direla ziurtatu zuen Tritchetek. Ondo bidean, bi urteotan%2aren gainetik ibiliko dela pentsatzen dute. Baina, adi egon beharko dutela jakinarazi zuen energia prezioek beregan eragin ditzaketen ondorioak direla eta.
«Orain, epe ertain eta luzera begira inflazioa bere horretan mantentzea da gure helburua, beti ere prezioen egonkortasuna kontuan izanda. Hala, hazkunde ekonomikoaren iraunkortasuna bermatzen eta enplegua sortzen jarraituko dugu», ondorioztatu du EBZko presidenteak.
«Aztertu egin beharko dugu EBZk orain arteko diru politika moldakorrarekin jarraitu behar duen ala ez»
jean claude tritchet
Europako banku zentraleko presidentea
GAlde-erantzunak
Diru politika merkea amaitu da
Zergatik igo ditu interes tasak?Batez ere inflazioagatik. Europako Banku Zentralaren xede nagusia inflazioa kontrolpean edukitzea da. EBZren iritziz%2an egon beharko luke, baina apirilean maila horren gainetik zegoen Eurogune osoan:%2,4 (Hego Euskal Herrian, %3,7an).
Zer dago inflazioaren atzean?
Batez ere petrolioa. Urte hasieratik urre beltza ez da 60 dolarreko preziotik jaitsi. Baina erregaietan edo garraio sektorean ez ezik, bere eragina pixkanaka beste sektoreetara ere zabaltzen ari da. Ezin da ahaztu ere lehengai metaliko ugari azken urtean nabarmen igo egin direla, eta goiz edo berandu, kontsumitzailaren prezioetara iristeko arriskua dagoela.
Ba al dago beste arrazoirik?
EBZk arreta berezia ematen dio likideziari, Eurogunean zirkulazioan den diruari. Billete eta txanponez ez ezik, kreditu eta mailegu kopuruari, alegia. Teoria ekonomikoaren arabera, diru masa horrek zerikusi zuzena du inflazioarekin. Prezioei sua ematen dien erregaia da. Eta, azken urteeetan dirua merke egon dela baliatuta, likidezia nabarmen handitu da. EBZren arabera diru masak ez luke %4,5 baino gehiago igo behar urtero, eta uneotan %8 inguruko erritmoan handitzen ari da. Gasolina gehitxo, beraz. Egin kontu, apiriletik,Eurogunean hipoteka maileguen urteko hazkundea %10etik gorakoa da.
Zergatik ez ditu lehenago igo interes tasak, orduan?
Beste hainbat faktore kontuan hartu behar direlako. Batetik, interes tasen igoerak suspertu nahian dabiltzan Alemania, Frantzia eta Italiako ekonomiak ahuldu ditzake. Alemaniak duen garrantzia ikusita,horrek gainontzeko ekonomiak baldintza ditzake.EBZk oso kontuan eduki behar du etxebizitzaren prezioen ondorioz, hainbat herrialdeetan (Euskal Herria barne) familien zorpetzea handitzen ari dela, eta ondorioz, tentu handiz ibili behar dela horrelako erabakiak hartzerakoan.
Hain garrantzitsua al da inflazioa kontrolatzea?
Bai, inflazioak jendearen kontsumoa baldintzatzen baitu. Adibidez, erregai litroa duela urtebete baino garestiago dagoenez, beste produktu edo zerbitzu batzuetan gutxiago gastatzera eraman dezake jendeaHaatik, badira inflazioa leuntzen duten beste faktore batzuk. Teknologia gaietan (ordenagailuak, telebistak, argazki kamerak...) eta Asia Ekialdean egiten diren produktuetan (arropa, zapatak...), salneurriak merkatzen direla ikustera ohituak gaude, eta hori inflazioan ere islatzen da. EBZk hori ere kontuan hartu behar du.
Zer lortuko du igoerarekin EBZk?
Jendeak eta enpresek aurreztea sustatuko du, eta, aldiz,kreditua eskatzea apur bat zailago bihurtuko du. Inflazioari ura botatzea bezalakoa da. Horrekin bilatzen duena da, diru masa hori arintzea, eta epe luzera prezioak lasaitzea.
Nori eragingo dio?
Gehiago edo gutxiago, zorpetuta dauden enpresei eta norbanakoei. Finantza zama handitzen den neurri berean, ekonomia uzkurtu dezake oso epe luzera. Enpresentzat inbertsioak egitea apur bat nekezago izango delako eta jendea gutxixeago kontsumitzera bultzatu dezakeelako. Hori barneratzea da arriskua.
Euskal Herrian zer ondorio izango ditu?
Etxebizitzek izan duten garestitzearen ondorioz, sendi ugari asko zorpetu dira. Etxebizitzaren prezioak, gainera, ez daude Kontsumo Prezioen Indizearen barruan, eta soldatak, beraz, ez dira erritmo berean egokitzen. 1996ean, Hegoaldean finantza erakundeek etxebizitza erosteko batez beste 50.000 euroko hipoteka banatzen bazuten, orain 150.000 eurokoa ematen dute. Espainiako Bankuaren arabera, erabilgarri dagoen errenta gordina baino %10 handiago dazorpetzea. Iparraldean ez da hain handia baina handitzen doa ere.
%0,25eko igoera hain da handia?
Ez, garrantzitsua joera da. Abendutik jada %0,75 igo du EBZk, eta, gainera, onartu du tasak zenbat igo eztabaidatzen egon direla kontseiluan. Beraz, %0,5 igotzea kontuan hartu dute, eta enpresei eta kontsumitzaileei erakusten die diru politika merkea amaitu dela, eta etorkizunari begira igoera gehiago etor daitezkeela. Hortaz, norberaren ekonomia errealitate horretara egokitzen joateko mezua eman dute.
Noraino igo daitezke interes tasak?
Munduko Txapelketa nork irabaziko duen asmatzea bezalakoa da. Ekonomista batzuren arabera, urte amaieran %3,25ean egon daiteke. CEPREDE Ekonomiaren Aurreikuspenerako Zentruak, zuhurtasunez, iragarri du 2008ra bitartean %3,5 eta %4 inguruan ibil daitezkeela interes tasak.
Zerk baldintzatuko du geroa?
Arrazoi askok. Petrolioak 70 dolarretan edo garestiago jarraitzen badu, presio handia ezarriko du. Euroguneko (etaAlemaniako) ekonomiaren portaerak zeresan handia izango du ere. AEBetan, Europan eta laster Japonian tasak igotzen daude, eta diru erraza amaitu eta likidezia estutzen joan ahala, ikusi behar da zer eragin duen burtsan, lehengaien merkatuetan eta igoera handiak izan dituzten merkatuetan. Ezusteak egon daitezke.
Eta zer eragingo du etxebizitzen merkatuan?
Jaime Caruana Espainiako Bankuko presidenteak onartu du etxebizitzaren prezioek «gehiegizko balioa» dutela. Litekeena da prezioen igoerak pixkanaka moteltzen joatea. Dena den, gizartean barneratua dago prezioek ezin direla jaitsi eta OCDEk iragarri berri du interes tasak %2 igotzen badira Espainian eta Frantzian etxebizitzaren prezioak amildu egin daitezkeela.
Gainzorpetuta dauden familiei laguntzeko legea aldarrikatu dute
«Kiebra egoeran edo gainzorpetuta dauden familiei laguntzak emateko legea» idazteko exijitu zion atzo Adicae kontsumitzaileen elkarteko bozeramaile Fernando Herrerok Espainiako Gobernuari. Eta lehenbailehen egiteko esan zion gainera, Europakoherrialde gehientsuenetan dagoeneko horrelako legeak badituztela argudiatuta. Atzo EuropakoBanku Zentralak interes tasak %2,75era igotzeko hartu zuen erabakiak, ez die batere mesederik egingo lehendik ere baldintza ekonomiko kaskarretan bizi direnei. Ezta hipotekaren bat ordaintzen aridirenei ere. Hilero ordaindu beharreko kuota etengabe ari zaie handitzen. Aurten, esaterako, dagoeneko hiru bider igo zaizkie kuotak. Eta hala eta guztiz ere,bankuek euren estrategia erasokorrekin jarraitzen dutela salatu zuen Adicaek.Horrelako trikimailuei kasurik ez egitekoaholkatu zuen, «azkenean hiru etxebizitza adina ordaintzen baitu jendeak».euroa eta burtsak
1,2635
Diru merkatuak. Interes tasak igotzen direnean ohikoena da diruaren balioak gora egitea, baina atzo kontrakoa gertatu zen. Arratsaldean, euroak behera egin zuen Frankfurteko diru merkatuan, 1,2635 dolarreraino. Ziurrenik, salerosleek %0,5eko igoera espero zutelako.Burtsak. Aspaldiko egunik txarrena bizi dute. Balio merkatuetan %0,25eko igoera bera ez zen ongi etorria izan. Inbertsiogileek antzematen dute bi merkatu nagusietan (AEB eta Eurogunea) interes tasak are gehiago igoko direla. Hego Korean eta Tailandian ere pauso bera eman dute banku zentralek, eta ekonomia motelduko duten beldur dira Europako eta Asiako burtsak. Japoniako Nikkei %3,07 erori da, Parisko CAC-40 %2,9, EuroStoxx 50 %2,81, Indiakoa %4,3, Errusiakoa %4,9...
«Euroguneko ekonomia hazten doan artean, interes tasek igotzen jarraitu behar dute»
IÑAKI ERAUSKIN Deustuko Unibertsitateko Esteko Ekonomia irakasleaOro har, ez du uste puntu laurdeneko igoerak eragin handirik izango duenik ekonomian eta gizartean; goranzko joerari eutsi izanak, ordea, sekulako garrantzia duela dio
aitziber arzallus
Donostia
EBZk zergatik erabaki du interes tasak igotzea, eta hain justu une honetantxe?
Nire ustez, epe ertain batera inflazioa kontrolik gabe hazteko arriskua ikusten du. Orain%2tik gora dabil, ekoizpenak hazten ari dira eta aurreikuspenak onak dira. Bestalde, hor dago petrolioaren prezioak izan duen gorakada. Eta azkenik, diruaren balioa aipatu behar da; EBZk azkarregi hazten ari dela baiteritzo. Beraz, interes tasak igotzea erabaki du, ekonomia indartsuago dagoenean inflazioa kontrolik gabe hazteko arrisku hori txikiagoa izan dadin.
NDFren arabera ez da une egokiena, nazioarteko ekonomiaren hazkundea baldintza dezakeelako.Zuk zer deritzozu?
Ziur aski eragingo du zertxobait. Baina, kontuan izan behar da, une honetan eurogunean interes tasa oso baxuak ditugula eta herrialde bakoitzak bere hazkunde erritmoa duela. Espainia, Irlanda... eta Euskal Herria bera ere hazten ari dira, eta ondorioz, tasa erreala nuloa da kasik. AEBetan, berriz, %5ean dituzte interes tasak eta gure aldean asko hazten ari dira.
Hala ere, honelako erabakiak hartzerakoan Alemania eta Frantziari begiratzen diete, haiek baitaude auziaren muin-muinean. Badirudi pixka bat hobeto badaudela, baina, EBZ oso zuhur jokatzen ari da. Horregatik erabaki du puntu laurden igotzea, puntu erdi beharrean.
Zer eragin izango ditu herritarrengan eta enpresetan ?
Batik bat bankuen arteko interes tasari eragingo dio; euriborrari, alegia. Oro har, puntu laurden igotzeak ez du asko aldatuko egoera, baina, goranzko joera hori da garrantzitsua. Ekonomian eraginak nabarmentzeko, berriz, denbora behar da, pare bat urte edo.
Petrolioaren eta lehengai metalikoen prezioak gorantz doaz. Jendearen poltsikoan eta kontsumoan izango duten eraginaren beldur al dira EBZ eta Erreserba Federala ?
Bai, dudarik gabe. Petrolioaren prezioak eta haren inguruan dagoen ziurgabetasunak zeresan handia izan dute hartu berri duen erabakian. Hala ere, orain 20-30 urte baino menpekotasun txikiagoa dugu petrolioarekiko, eta ondorioz, eragina ere txikiagoa izango da. Guk ordaintzen dugunaren %80-90 zergetan ordaintzen dugu; gasolinaren gaineko zerga... Beraz, petrolioaren prezioak izandako igoera horrek gure poltsikoan eragiten dute, baina, orain lehen baino askoz gutxiago.
Horrelajarraituz gero, urtea amaitzerako noraino iritsi daitezke interes tasak?
Ez litzateke harritzekoa izango %3 inguruan amaitzea. Behintzat, hiru hilabetean behin puntu laurden igotzeko joerari eusten badio. EBZk 2002an ezarri zituen inoizko interes tasarik altuenak, %4,75 hain zuzen; eta AEBek %5ean dituzte une honetan. Hortaz, apur bat errekuperatuz gero baliteke urtea %3an amaitzea; euroguneko ekonomia aurrerantz doan bitartean, interes tasek igotzen jarraitu behar dute.
Zorpetuta dagoen jendeari zer aholku emangozenioke?
Ahal baldin badute pixka bat gehiago aurrezteko, gutxienez bizitzeko marjin hori izan dezaten. Behin urte batzuk beteta, hasi beharra dago pentsioekin eta etorkizunean izango dugunarekin edo izan nahi genukeenarekin pentsatzen. Baina, interes tasak igo izanak ez die mesede handirik egingo.
Nola eragingo du etxebizitzen prezioetan?
Azken finean, hori da guztioi kezka handienak eragiten dizkigun kontua, etxebizitzak eta hipotekak. Interes tasak inoiz baino baxuago egotea abantaila bat da; desabantaila, ordea, etxebizitzak inoiz baino garestiago egotea.Adituek diote azkenaldian gutxiago igotzen ari direla salneurriak eta interes tasak igo izanak prezioen hazkunde hori gehixeago motelduko duela ematen du. Baina, zenbateraino? Hori zehaztea oso zaila da niretzat.Ezingo nizuke kopuru bat eman.