Ekonomia
Europako Banku Zentralak puntu laurdena igo ditu interes tipoak
Goizeko bederatziak geroztik EBZ Europako Banku Zentraleko Gobernu Kontseilua bildu da Madrilen. Ekonomiako aditu gehienek aurreikusi bezala, euroaren eremuko interes tipoak puntu laurdena igotzea erabaki, %2,75ean utziz. Beste hainbat adituk puntu erdi igoera izan zitekeela esatera ausartu dira. Goizaldean izan diren duda-muda horiek eraginda Europako burtsak %2 baino gehiago jeitsi dira.
Interes tasa aldakorreko hipoteka maileguak kalkulatzeko erreferentzia nagusia den Euribor indizeak goranzko joera garbia hartu du. Adituek aurreikusten dute, urtea %3 eta %3,5 artean amaituko duela Euriborrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu