Europako bankuek 115 milioi inguruko birkapitalizazioa behar dute krisia gainditzeko

2011ko abenduaren 8a
19:03
Entzun

Europako Bankuen Agintaritzak gaur adierazi duenez, Europako bankuek 114.685 milioi euroko birkapitalizazioa behar duela krisiari aurre egiteko. Zifra hau urrian emandakoa baino %8 handiagoa da, batez ere, alemaniako bankuei egindako eskakizunak igo egin direlako; aurreikusitako 5.200 milioietik 13.107 milioietara. 

Greziako bankuen kapital premia da altuena, 30.000 milioi eurorekin. Zerrendan bigarren Espainia dago,  26.170 milioiko premiarekin. Italiako bankuek 15.366 milioi behar dituzte (14.770 behar zituzten lehen) eta Frantziako bankuek 7.324 milioi (8.840 milioi ordez).

Zorraren krisia gainditzeko konponbidearen bila, bankurik handienen kapitalizazioa handitzeko urrian abiatutako ekimenaren ildotik dator albistea. Orduan, oinarrizko kapital ratioa %5etik %9ra igo zen. Orduko kalkuluen arabera, 108.000 milioi beharko zituzten kontinenteko finantza erakundeek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.