Europako Batzordea, neurriak hartzeko prest

2014ko maiatzaren 6a
11:34
Entzun

Shirin Wheeler Eskualde Politiketako bozeramaileak jakinarazi du Europako Batzordea harremanetan jarria dela Bartzelonako AHTko obren iruzurrak Europako funtsei eragin ote dieten jakiteko. "Ez dugu toleratuko [Europako] funtsak modu desegokian erabiltzea. Iruzur egin badute, gaia OLAFera bideratuko dugu [iruzurraren aurkako EBren bulegora]. Bestela, irregulartasunak besterik ez badago, dirua itzultzea eskatuko dugu".

2010 eta 2011n 33,6 milioi euroko laguntza itzultzeko eskatu zion Europak Espainiari, Madril eta Bartzelona arteko AHTa eraikitzeko lanen adjudikazioetan irregulartasunak atzeman zituelako. Bruselak jakin nahi du orain azaleratutako iruzurrak loturarik ote duen laguntza horiekin edo Europako beste funts batzuei eragiten ote dieten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.