Euskal presoak

Europako Batzordeko Torturaren aurkako Taldeak Iñaki de Juana bisitatu du

Presoa ospitalean jasotzen ari den tratua gertutik izateko egin zuten bisita, eta taldeak orain txostena egingo du. De Juanak bigarren gose grebaren 77. eguna du gaurkoa.

2007ko urtarrilaren 22a
16:58
Entzun
Iñaki de Juana euskal presoak bigarren gose grebaren 77. eguna du gaurkoa, eta bere egoera fisikoa oso larria da. Bere borondatearen kontra elikatzen ari dira Madrilen, 12 de octubre ospitalean, ohean lotuta, eta haren egoeraren berri izateko, urtarrilaren 14an eta 15ean bisita egin zioten Europako Batzordeko Torturaren aurkako Taldekoek. Hain zuzen, presoa jasotzen ari den tratua gertutik izateko egin zuten bisita, Europako erakundeak berak esan duenez.



De Juanarekin berarekin ez ezik, ospitaleko medikuekin, Espainiako agintari judizialekin eta Aranjuez espetxeko zuzendariarekin (han zegoen De Juana) bildu ziren taldekoak. Horretaz gain, bi ordezkarik bilera egin zuten Maria Angeles Gonzalez Garcia Espainiako Barne Ministerioko idazkari nagusiarekin eta Mercedes Gallizo Espetxe Zuzendaritzako arduradunarekin.



Bisitari buruzko txostena prestatuko dute orain Europako Batzordeko Torturaren aurkako Taldekoek, eta hilabete barrurako egina egon daiteke. Ondorioak, argitaratzeaz gain, Espainiako Gobernuari helaraziko dizkiote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.