Ezker abertzaleko kideek Europako Legebiltzarreko bozetara aurkezteko asmoak dituzten ikertzen ari direla adierazi du gaur Candido Conde Pumpido Espainiako Estatuko fiskal nagusiak. Ezker abertzaleak oraindik ez du agertu aurkeztuko den edo ez.
Ikerketa hori aurrera eramateko Guardia Zibilaren txostena jaso duela adierazi du Conde Pumpidok, eta azpimarratu du Espainiako Poliziak ez duela txostenik aurkezteko borondaterik erakutsi. Adierazpen horiek segituan polemika piztu dute. Berehala Conde Pumpido Espainiako Poliziaren buruarekin bildu da. Bilera ondoren, egindako adierazpenak bien arteko koordinazio faltaren ondorio izan direla onartu du eta egoera ez dela errepikatuko.
"ETAren aldekoek hauteskundeetan parte ez hartzea Guardia Zibilaren lorpena izango da, ez Poliziarena", esan du fiskalak. Honek dio Poliziak ez duela ezker abertzaleko hautagaien zerrendak baliogabetzeko Espainiako Auzitegi Gorenak emandako agindua jarraitu, eta leporatu dio soilik Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduak betetzen dituela.
Ekainaren 7an egingo dira Europako Legebiltzarreko bozak.
Politika
Europako hauteskundeetan ezker abertzaleak parte har dezakeen ikertzen ari da Fiskaltza
Conde Pumpido fiskalak Guardia Zibilaren txostena baino ez duela jaso eta Espainiako Poliziak ez diola ezer aurkeztu jakinarazi duenean polemika piztu da. Adierazpenak koordinazio faltaren ondorio izan direla onartu du Conde Pumpidok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu