Europako Hiri Berde izendatu dute Gasteiz

2010eko urriaren 22a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Atzo, Stockholmen (Suedia) Europako Hiri Berde izendatu zuten Gasteiz. 2012an eta 2013an izendapen hori izango dituzten bi hiriak hautatu zituzten; 2012rako hautatu zuten Arabako hiriburua. Finalean, beste bost hirirekin aritu zen lehian. Egun, Europako Hiri Berdea Stockholm bera da, eta datorren urtean Hanburgo (Alemania) izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.