Herri bezala autoterminazio eskubidea ez jasotzea eta "europako milioika herritarren hizkuntza eta kultura eskubideen bortxaketa legalizatuko" dela nahiko arrazoi dira Batasunarentza, Europako konstituzioa ez onartzeko.
Klase moduan honako arrazoiak eman ditu Alvarezek: ez duela eskubide sozialen aitorpena "barneratuko", Turingo Gutunaren azkeneko berriztapena "ez duelako jasotzen". Bestalde, "barneraketa ekonomiko neoliberalaren modeloa defendatzen du" Europako Konstituzioak Batasuaren iritzian. Herritar guztiek ez dituztela eskubide berdinak izango azpimarratu du, eta gainera, ez duela "genero parekidetasuna" berneratzen. Horretaz gain, ingurumena eta kontsumitzaileek eskubideak ere ez direla bermatzen diote.
Demokrata eta anti-inperialista gisa, berriz, beste hiru argudio eman ditu. Bata, "estrategia armamentistiko eta militaristari erantzuten diola". Bigarrena, "pentsamendu bakarra inposatuko dute eta barne disidentzia oro jazarpetuko dutela". Hirugarren eta azken arrazoia zera da: "defentsa politika prebentiboa ezarriko duela".
POlitika
Europako Konstituzioari ezetz esateko 10 arrazoi eman ditu Batasunak
Europako Konstituziori ezetz esateko deia egin du Batasunak. "Herri moduan" bi arrazoi eman ditu, Joseba Alvarezek, "klase moduan" bost, eta "demokrata eta anti-inperialista moduan" hiru. Herri moduan zera esan du, herrien autodeterminazio eskubidea ez dela jasotzen, eta "europako milioika herritarren hizkuntza eta kultura eskubideen bortxaketa legalizatuko" duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu