ekonomia

Europako Kontseiluko presidentea ere itun berriak egitearen alde azaldu da

"Merkatuak egonkortzeko, aurrekontu diziplina indartzeko eta euroguneko herrialdeen artean batasun ekonomikoa sortzeko", EBko herrialdeetako agintariei proposamenak helarazi dizkie Herman Van Rompuyk.

2011ko abenduaren 6a
19:17
Entzun

Iragarri bezala, eta batik bat atzo Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak Europako Batasun berriaren oinarriak hitzartu eta aurkeztu ondoren, Europako beste agintariak ere modu nabarmenean aldaketen alde agertzen hasi dira. Gaur, kasu, Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak EBko buruzagiei esan die etorkizun hurbilean akordio berriak egin eta neurri gehiago hartu beharko direla, "merkatuak egonkortzeko, aurrekontu diziplina indartzeko eta euroguneko herrialdeen artean batasun ekonomikoa sortzeko".

Europako Batasuneko 27 herrialdeetako gobernuburu eta estatuburuei proposamen horiekin gutuna bidali die Van Rompuyk. Bihar eztabaidatuko dituzte afari batean, eta ostiralean Bruselan EBko bilera egingo dute.

Merkelek eta Sarkozyk austeritatea arau bihurtuta eta defizita zigortuta birsortu nahi dute EB. Europako Ituna aldatu nahi dute, EBko 27 herrialdeetan ezin bada, euroguneko hamazpietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.